Euskal Herrian zubi altxagarri famatuenetarikoa Deustuko zubia da. Duela urte batzuk, etengabe ireki eta jeitsi egiten zen Bilboko ontzioletatik itsasontziak ateratzeko. Gaur egun itxita dago, Bilboraino holako itsasontzi handirik ez delako sartzen. Hemen ikus dezakegu nolakoa den bere funtzinamendua (kalitatea ez da oso ona)
Baina munduko txoko askotan erabili izan da zubi mota hau, besteak beste Londreseko Tower Bridge famatua.
Teknologiako klasean, zubi hauen mekanismoa zein den ikasi eta gure baliabideekin, horrelako bat egingo dugu txikitxuan. Hemen ikasle batzuek eginiko zubia.
martes, 20 de diciembre de 2011
Birziklatutako materialarekin proiektuak
Egunero zaztarrera botatzen ditugun materialak erabilgarriak izan daitezke gure teknologiako gelan.
Adibidez, bizkletarako kamera bat hartuko dugu (pintxatuta egon daiteke)
Kamara moztu, eta teknologiako baliabideak erabiliz, hurrengo zinta transportadorea egin dezakegu
Bilboko "Casco Viejo" geltokian ditugun zinten berdina da baina txikitxuan.
Adibidez, bizkletarako kamera bat hartuko dugu (pintxatuta egon daiteke)
Kamara moztu, eta teknologiako baliabideak erabiliz, hurrengo zinta transportadorea egin dezakegu
Bilboko "Casco Viejo" geltokian ditugun zinten berdina da baina txikitxuan.
lunes, 5 de diciembre de 2011
Aizkolariak
Institutu bateko DBH 3ko ikasleek eginiko Proiektua.
Biela manibela transmizio mugimendu sistemarako, eta abiadura murrizteko sistema, polea eta korreen bitartez egina.
Aurkezpena
Teknologia ikasgaiarekin erlazionaturiko txokoa da hau. Teknologia gure gizartearen egunerokotasunean murgildurik dagoen gaia da, are gehiago gaur egungo gizarte moderno digitalizatu honetan.
Txoko txiki honetan, ez gara azken momentuko aurkikuntzak aztertzen ibiliko, baina bai hasierako kontzeptu oinarrizkoetatik hasitako proiektu polit eta interesgarriak jarriko ditugu.
Teknologia klasean egiteko apropoxak eta ikasleari teknologia gustuko izateko txinparta hori pizteko ahalegina egingo dugu.
viernes, 25 de noviembre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

